Sebastia

Sebastia
giza kokalekua
Administrazioa
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
Palestina Estatuko lurralde-antolaketaNablusko Gobernazioa
Geografia
Koordenatuak32°16′N 35°11′E / 32.27°N 35.18°E / 32.27; 35.18
Map
Azalera4,8 km²
Demografia

Sebastia (arabieraz: سبسطية‎‎‎, Sabastiyah; grekeraz: Σεβαστη, Sevastee; hebreeraz: סבסטי‎, Sebasti; latinez: Sebaste), Sabastia edo Sabastiya izenez ere ezaguna, Palestinako herri bat da, 2.614 biztanlekoa[1], Nablusko Gobernazioan kokatua, Zisjordania okupatuan[2], Nablusko hiritik 12 kilometro ipar-mendebaldera[3].

Udal-azalera 4.810 dunamekoa[4] da (4,81 kilometro karratu), 150 dunameko eremu urbanizatua. Udal lursail gehienak C Eremuan daude, Israelek zuzenean kudeatutakoak[5].

Aztarnategi arkeologiko ugari daude Sebastian. Horien artean, Nabi Yahya meskita nabarmentzen da. Antzinako katedral gurutzatu baten gainean eraiki zen, eta, tradizioaren arabera, Joan Bataiatzailearen hondakinak gordetzen ditu[5]. Sebastia UNESCOren Gizateriaren Ondare izendatzeko hautagai izan zen 2012an.

  1. Palestinako Estatistika Bulego Nagusia (2008). «Errolda udalerrika» (ingelesez).
  2. Lurralde okupatuak Israelek Sei Eguneko Gerraren ondoren militarki okupatutako lurrak dira. Horiek Zisjordaniako lurralde palestinarrek (Jerusalemen ekialdea barne) eta Gazako zerrendak osatzen dituzte, Siriako Golaneko gainak eta, 1982 arte, Egiptoko Sinai penintsula.
  3. Travelpalestina. «Ikuskizunak Nablusen. Nablus inguruan» (ingelesez)
  4. Dunam, dönüm, dunum edo donuma azalera-unitatea da. Ez da Nazioarteko Unitate Sistemako unitate bat. Jatorrian, dönüm ( otomandar turkieran ﺿﻨﻤﻕ / dönmek, itzulia) zen gizaki batek egun batean golda zezakeen lur-kantitatea, leku batzuetatik besteetara nabarmen aldatzen zen azalera. Hala ere, gutxi gorabehera modu bateratuan erabiltzen da Otomandar Inperioa osatu zuten zenbait herrialdetan. Israel, Jordania, Libano, Turkia eta Palestinan 1000 m2 dira. Otomandar Inperioa erori aurretik, dönüm baten tamaina 919,3 metro koadrokoa zen, baina Palestinako Britainiar Mandatuan (1917-1948) 1000 m²-ko dunam metrikoa onartu zen, oraindik erabiltzen dena.
  5. a b Berretta, Daniela (2013ko ekainaren 3a). «Stuck between Israel and PA, key archaeological site neglected». The Times of Israel.

Developed by StudentB